Nork ez du musika inoiz entzun? Nork ez du haurtzaroko abestiren bat gogoratzen? Nori ez dio ezer ere ez transmititzen musikak? Orokorrean, nori ez zaio gustatzen musika entzutea edo egitea?
Txiki-txikitatik hasten gara soinuak entzuten, berez, belarria da garatuen daukagun organoenetakoa. Hortaz, jaiotzen garenetik, entzun egiten dugu eta soinuekiko dugun sentsibilitatea izugarria da. Gainera, umeak bere gorputza esploratzen hasten direnean, eskuekin edota hankekin obektuak kolpatzen dituzte, soinuak eginez. Hortaz, soinuak gure bizitzan jaiotzen garenetik daude.
Soinu hauetatik, musika sortzen da. Bestalde, haur ia guztiei ipintzen zaie musika, normalean asko gozatzen dutelako honekin. Musikak alaitasuna eskeintzen du, eta alaitasun honekin, asko ikasi ahal dugu (abesti batzuen letren baloreekin edo gai ezberdinekin). Horregatik, musikak niretzat duen garrantziagatik, nire bloga musikari buruzkoa izango da, hain zuzen musika Haur Hezkuntzan gaikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina