Orain ditugun baliabide guztiekin, informatikari begira, oso erreza da umeei abestiak ipintzea, bideoak ikustea, edota ariketa ezberdinak egitea. Eskola gehienek badituzte arbel digitalak, eta bertan gauza hauek guztiak egin daitzezke.
Horregatik, baliabide eta aurrerapen hauek edukita, nire ustez oso komenigarriak dira klasea dinamikoa eta dibertigarria egiteko. Praktiketan egonda, umeek honekin asko gozatzen dutela ohartu naiz, eta hainbeste gustuko dutenez, honekin egiten duten guztia atsegin dute.
Musikarekin lotuta, honek abantaila asko ditu. Batetik, abestiak nahi dituzten momentuan ipini ditzaketelako irakasleek, eta gainera, Youtubetik ateratzen badute abestia, seguraski bideoa edukiko du. Hori umeei asko gustatzen zaie eta gainera arreta gehiago ipintzen dute. Honekin batera, dantzak ere landu ahal dituzte. Bestalde, badaude joko edo aplikazio batzuk musika egiteko eta sortzeko, beraz, hau ere oso interesgarria izango litzateke Haur Hezkuntzan erabiltzeko, musikaren hainbat ezaugarri landu ahal liratekeelako, adibidez: erritmoa, abiadura, intentsitatea... Beraz, nire ustez IKT-ak eta musika oso bateragarriak dira, horregatik hezkuntzan lantzea komenigarria izango litzateke, aurrerapen izugarria izan daitekeelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina