Aste bakoitzean ikasgelan lantzen ditugun gaiak laburtuta azalduko dira orri honetan.
2014ko urriaren 29a
Eduki dugun lehenengo klaseari
hasiera emateko, gaur egun gure artean dagoen kontzeptu batez hitz egin du
irakasleak. Web 2.0: Informazio eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia.
egon den eraldaketa azaldu du, Web 1.0tik, web 2.0ra. Orain, ezagutza denon
artean eraikitzen dugu, informazioa elkar trukatu dezakegu aplikazio batzuei
esker (Youtube, Blogger, Delicious…), informazioa sortu eta publikatu dezakegu,
jaso eta argitaratu… Web 2.0 erraza eta erabilgarria da, eta partehartzen,
elkarrekintzan ezagutza eraikitzen dugu.
Honekin erlazionaturik,
Euskara 2.0 testua irakurri eta horren laburpena egiten hasi gara. Testu
honetan, euskara, teknologia berriekin harremanak azaltzen ditu, eta euskara
bultzatzeko IKTak proposatzen ditu.
Bestalde, ordenagailuen
elementuak ere azaldu ditu, lehenengo guk bagenekigun edo ez jakiteko, galdera
batzuei erantzuna emateko esan digu. Gero honek erantzun ditugu eta komunean jarri
ditugu. Eta ondoren beraz azaldu du guztia, zer den hardware, software, zer
programa dauden, fitxategi motak, memoria…
Honetaz aparte, bakoitzak bere fitxa egin du, bere datuak eta IKTeekiko
duen harremana azalduz, Gmail nola erabiltzen den eta zer egin daitekeen
Gmailarekin ere ikasi dugu.
Bukatzeko, Blogak zer diren
eta zertarako balio duten azaldu du, eta bakoitzak Haur Hezkuntza eta IKTeekin
erlazionaturik dagoen gai bat aukeratu eta Blog bat sortu du.
2014ko azaroaren 5a
Gure bigarren klasearekin hasteko, lehenego klasean eman genuenarekin jarraitu dugu, hau da web 2.0. Bakoitzari bideo bat ikustea tokatu zitzaion, eta bideo berdina ikusi ditugun pertsona guztiak elkartu eta hau komentatu dugu. Honetatik atera ditugun ideia nagusiak, lehenengo internetarekin konparatuz, ezaugarri nagusienetakoa XML formatuan dagoela da, lehen zegoen HTML sistemarekin konparatuz aurrerapen handia izan dela ohartu gara. Gainera honetaz aparte, orain, testuak ez ezik, argazkiak, bideoak… ere parteka ditzakegu.
Gai honekin jarraituz, ordenagailuaz gain, mugikorrak, tabletak, portatilak… erabiltzen ditugu Interneten sartzeko, beraz, ikusi dezakegunez, sistema hauekin, konektatuta egoteko abantaila askoz gehiago ditugu. Hortaz esan dezakegu, egunerokotasun moduan dagoela Internet gure bizitzetan. Bestalde, gizartea teknologiari esker aldatu egin dela ohartu gara, eta gizartea aldatu egin denez, hezkuntza ere aldatu egin behar da, orain eta lehengo beharrizanak desberdinak direlako.
Blogen ezaugarri anitzak ere ezagutu ditugu gaurko klasean, adibidez bideoak, argazkiak, estekak…eskegitzen. Bestalde, talde lana egin behar dugunez, taldeak sortu eta rolak ere finkatu ditugu. Egunarekin bukatzeko Sites ezagutu dugu, Googleren aplikazio bat.
2014ko azaroaren 19an
Gaitasun digitalaz aparte, Blog-en inguruko informazio berria ere eskaini digu irakasleak. 3 erabilera berri ezagutu ditugu: bideo bat vimeotik sartzea, “Feed” gadgeta eta “Creative Commons” gure pribatutasuna zaintzeko bakoitzaren Blog-ean.
2014ko azaroaren 26an
Aste honekin
hasteko, IKTak hezkuntzan txertatzea zein garrantzitsua den ohartu gara, eta
irakaslea izan behar da jakintza hau ezagutarazi behar duen gidaria. Honela,
haurrak metodologia berri batekin heziko dira eta gaitasun berriak lortuko
dituzte. Argi utzi behar da ikasketa ez duela tresnak sortzen, baizik eta
metodologiak, hortaz, irakasleak era egoki batean erabili beharko lituzke.
Gaitasun digitalaz
ere hitz egin dugu Jordi Adellen bideo bat ikusiz. Bertan gaitasun digitalaren
dimentsioak azaldu dizkigu, hau da, informazio gaitasuna, gaitasun
teknologikoa, alfabetizazio anitza, gaitasun kognitibo orokorra eta
hiritartasun digitala. Honekin guztiarekin batera, egin beharreko taldeko lana
hasi dugu.
Lanari
dagokionez, Sitesen egin dugu ia guztia Driveko dokumentuak sartzen, eskemak,
taulak… adibidez. Baita ere Delicious izeneko kontu batean izena eman dugu, non
bertan link interesgarriak gorde ahal ditugun. Laburbilduz, gauko eguna gure
lana egiten hasteko sarrera izan da. Egin klik hemen gure Sitesa ikusteko.
2014ko abenduaren 3an
Asteazken
honetan, pasa den astean hasi genuen lanarekin martxan jarri gara, hau
bukatzeko nahian. Egun honetarako webgune interesgarri bat aurkitu behar genuen
eta honi buruz taula bat bete. Horretarako, taldeka, komunean jarri ditugu web
orriak eta irakasleak pertsona bat aukeratu du eta bere azaldu behar izan dio.
Hau bukatu
ostean, lanarekin hasi gara. Atal batzuk pasa den astean egin genituenez,
egoera berdefinitzearekin hasi gara eta horretarako gure taldeak egoera bat
pentsatu du eta binaka honi buruzko informazioa aurkitzeari abiatu gara.
Gure proiektua egoera erreal baten kokatu dugu, sinesgarritasuna emateko eta proiektu utopikoa dela ez pentsatzeko. Hortaz, ikasleak, ingurunea, ikasgela, eskola… azaldu ditugu, eta honez gain lortu nahi ditugun helburuak. Nahiz eta guk proiektu bat diseinatu, IKTak errutina batean erabiltzearen alde gaude, eta ez soilik urtean baten. Hauek murgildu nahi ezkero, metodologia aldatu beharko genuke, eta horretarako zein arlotan erabil daitezkeen azaldu ditugu. Hau guztia gure Sitesean idatzi dugu, lehen aipatu dudan moduan.
Bukatzeko bloga
eta aurkezpena egin ditugu. Bloga, proiektuaren zati bat delako eta aurkezpena,
gure ikasgelako lagunei azaltzeko modua izango delako. Hau guztia ia bukatu
dugunez, hurrengo egunerako (aurkezpen egunerako) soilik gauza batzuk
finkatzean tokatuko zaigu.
Esan beharra
daukat lan oso polita izan dela eta gustura egin dugula lan guztiok. Talde berria
ginen arren oso ondo konpondu gara eta lan zoragarria irten dela pentsatzen
dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina