2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Musika eta aurrerapenak

Orain ditugun baliabide guztiekin, informatikari begira, oso erreza da umeei abestiak ipintzea, bideoak ikustea, edota ariketa ezberdinak egitea. Eskola gehienek badituzte arbel digitalak, eta bertan gauza hauek guztiak egin daitzezke.


Horregatik, baliabide eta aurrerapen hauek edukita, nire ustez oso komenigarriak dira klasea dinamikoa eta dibertigarria egiteko. Praktiketan egonda, umeek honekin asko gozatzen dutela ohartu naiz, eta hainbeste gustuko dutenez, honekin egiten duten guztia atsegin dute.


Musikarekin lotuta, honek abantaila asko ditu. Batetik, abestiak nahi dituzten momentuan ipini ditzaketelako irakasleek, eta gainera, Youtubetik ateratzen badute abestia, seguraski bideoa edukiko du. Hori umeei asko gustatzen zaie eta gainera arreta gehiago ipintzen dute. Honekin batera, dantzak ere landu ahal dituzte. Bestalde, badaude joko edo aplikazio batzuk musika egiteko eta sortzeko, beraz, hau ere oso interesgarria izango litzateke Haur Hezkuntzan erabiltzeko, musikaren hainbat ezaugarri landu ahal liratekeelako, adibidez: erritmoa, abiadura, intentsitatea... Beraz, nire ustez IKT-ak eta musika oso bateragarriak dira, horregatik hezkuntzan lantzea komenigarria izango litzateke, aurrerapen izugarria izan daitekeelako.


2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Sarrera

Nork ez du musika inoiz entzun? Nork ez du haurtzaroko abestiren bat gogoratzen? Nori ez dio ezer ere ez transmititzen musikak? Orokorrean, nori ez zaio gustatzen musika entzutea edo egitea?


Txiki-txikitatik hasten gara soinuak entzuten, berez, belarria da garatuen daukagun organoenetakoa. Hortaz, jaiotzen garenetik, entzun egiten dugu eta soinuekiko dugun sentsibilitatea izugarria da. Gainera, umeak bere gorputza esploratzen hasten direnean, eskuekin edota hankekin obektuak kolpatzen dituzte, soinuak eginez. Hortaz, soinuak gure bizitzan jaiotzen garenetik daude.


Soinu hauetatik, musika sortzen da. Bestalde, haur ia guztiei ipintzen zaie musika, normalean asko gozatzen dutelako honekin. Musikak alaitasuna eskeintzen du, eta alaitasun honekin, asko ikasi ahal dugu (abesti batzuen letren baloreekin edo gai ezberdinekin). Horregatik, musikak niretzat duen garrantziagatik, nire bloga musikari buruzkoa izango da, hain zuzen musika Haur Hezkuntzan gaikoa.





Bideoa Vimeotik sartzen

Hemen beste bideo bat sartuko dugu:

Ainhoaren musika gela from Madalen Goiria on Vimeo.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Esteka sartzen

Blogak Haur Hezkuntzan aplikazio asko dauka.

Hemen, helbide honetan adibide bat ikus dezakegu.

Hirugarren sarrera

Oraingoan irudi bat sartuko dugu:

 
 

Ekipotik bideoa sartzen

Sarrera berri honetan, Youtubetik bideo bat igo beharrean, ekipotik sartu behar dugu, hona hemen:


Hau ere oso erreza da, eta bideoak igotzeko beste era desberdin batzuk erabili ahal ditugu!

Bideoa Youtubetik sartzen

Sarrera honetan, Youtubetik bideo bat sartuko dugu. Oso erreza da eta ikusgarria ere bai. Ikusi hemen:



Ikusi zein polita!