2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Urtaroak lantzen

Haur Hezkuntzak lantzen duen proiektuetako bat urtaroak dira, eta gehienetan ume guztiek eta urte guztietakoek lantzen dute. Beraz, gai hau asko eta sankon lantzen da, horregatik IKTak barneratzen joateko aproposa dela esango nuke, eta gainera musika gelan sartzeko beste baliabide polit bat. Urtaroak lantzeko hainbat eta hainbat jarduera egiten dituzte umeek, kalera irtetzen dira urtaro horretako gauzak hartzera, hostoak, loreak... gero gelan, hauekin eskulanak egiten dituzte, argazkiak ateratzen dituzte... Honez gain, urtaroez hitz egiten duten abestiak ere badaude, horregatik hauek ikasgelan ipintzea ondo egongo litzateke, entzumena lantzeko, dantza egiteko eta batez ere gozatzeko. Hauek izan daitezke erabili ahal diren abestiak:

Udazkena:

 
Negua:
 
 
Udaberria:
 
 
Uda:
 

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Kotidiafonoak egiten

Zein polita den eskulanak egitea eta musikarekin loturik kotidiafonoak egin ahal ditugu. Horretarako etxean ditugun gauzak erabili ahal ditugu eta hauek birziklatu musika tresnak egiten, abididez, komuneko paperaren kartoia hartuz eta kaskabelak ipintzen soinuak ateratzeko oso tresna polita izan daiteke.
 
Kotidiafonoak egiteko, arbel digitala erabil dezakegu hortxe ereduak ipiniz argazki batzuekin. Horrela umeek eredu modura izango dute argazkiren bat, nola egiten den ikusteko edo gutxi gora behera nola gelditu behar den. Hona hemen egin daitezkeen kotidiafono batzuk:
 
 
 
 
Hauek bukatuta, musika egitera eta ondo pasatzera!

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Olentzero dator!

Gabonak heltzen daude eta gure Olentzero ere laister etorriko da gure etxera opariak ematera. Gainera opor pila edukiko ditugu eta gurasoekin, familiarekin, lagunekin... egoteko denbora asko izango dugu. Baina Olentzero eskolara ere etorriko da guri bisitatxo bat egitera, eta... abestu egin beharko diogu ez??? Ba al dakigu denok Olentzeroren abestia? Beno, denok ondo dakigula jakiteko, ikasteko eta Olentzero heltzen denean berari abesteko arbela digitalean bere abestia entzungo dugu. Horrela ondo pasatzeaz gain, abestu eta horrekin batera abestia ikasiko dugu!
 
 
 

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Jolasak eta musika

Umeek dituzten urteak direla eta, joko ezberdinak planteatu ahal zaizkie, baina gelan jolasak egitea eta hauekin ikastea ere bat datoz. Horregatik, jokoak umeen adinara egokitu behar dira, eta hau irakasleak egingo du. Nahiz eta beti IKTak gora, IKTak behera ibili, konturatu behar gara zein erabilgarriak diren eta zein dibertigarriak izan ahal diren umeentzat eta hezkuntzan erabiltzen baita ere.
 
Hauek erabiltzen hasteko, badaude interneten hainbat jolas (egin klik hemen orrialdera joateko), orrialde honetan musikarekin lotutako jolasak aurki ditzakegu, animaliak entzutea eta umeak animaliarekin lotu behar du entzuten duena, notak ikasten hasteko jolasak... Lehen aipatu dudan moduan, irakasleak aukeratu beharko lituzke, batzuk errezegiak edo zailegiak suerta dakiekelako. Horrela IKTak eta musika bateratu eta hezkuntzan erabiltzea bideragarria izango da, beti ere metodologia parte hartzaile, dibertigarria eta esanguratsua erabiliz. Egin klik argazkian jolas konkretu bat ikusteko, non nota musikalak lantzen diren:

http://www.musicaeduca.es/recursos-aula/juegos/125-notas-dedoado

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Ostirala!

Ostirala... Zein egun polita umeentzat... Gelara joateko azken eguna, bi egunetako festa adierazten duen eguna, amantalak etxera eramaten duten eguna, gailetak edo goxokiak jaten duten eguna (eskola gehienetan). Oso esanguratsua egia esan. Egun berezia dela esango nuke dudarik gabe. Egun hau oraindik esanguratsuagoa egiteko eta umeak poz gehiagorekin eskolara etortzeko zer egin beharko genuke? Bada, musika jarri! Musikak sentimenduak adierazten laguntzen digu, eta nola ez, abesti alai batek, alaiago jartzen gaitu.
 
Badago kanta bat Pirritx eta Porrotxek abesturikoa, ostiralari buruz doana. Abesti polita egia esan. Honek ostirala iritsi dela esaten du eta umeei poztasuna ematen die, asko gustatzen zaien abestia delako. Horretarako, irakasleak abesti hau jarri ahalko luke bai clase hasieran edota bukaera, umeak motibatzeko. Gainera, IKTen erabilpena sustatuko litzateke eta errutina batean sartuko genuke. Berriro ere IKTak eta musika txertatzearen alde ipintzeko era erraz, erabilgarri eta motibagarria! Eta nola ez, honekin batera dantzak ere landu ahal dira, dena da positiboa musikarekin! Hona hemen lehen aipatutako Pirritx eta Porrotxen "Ostirala" abestia:
 
 

2014(e)ko abenduaren 6(a), larunbata

Pianoa gure gelan

Zein polita izango litzateke gure umeek hain txikitatik musika egiten hastea ezta? Bada, teknologia berriekin hau posible izango litzateke. Beste sarreretan aipatu dudan moduan, IKTak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da, munduarekin aurrera joan behar garelako. Hauek txertatzen joateko, modu metodologiko, erraz, erabilgarri, motibagarri eta eraginkor batean, arbela digitalean pianoa jotzea izango litzateke.

Androidek sortua du jadanik aplikazio polit hau, umeei asko gustatuko litzaiokena. Honek umeengan sormena, entzumena, erritmoa, abiadura... landuko lituzke, eta nola ez, IKTak erabiltzen hasiko lirateke. Beraz, hezkuntzan txertatzeko baliabide ezinbestekoa izango da aplikazio hau (irakasle bakoitzak nahi lukeena autatuko luke, hainbat eta hainbat daudelako).

Umeak banaka edo talde txikietan erabiliko lukete hau, makinistak egitea ondo legoke. Orduan, umean bere erara erabiliko du, eta entzumenak esango dio jotzen ari dena egokia den ala ez. Horrela, umeek bere abestitxoak sortuko dituzte.

Zein ondo pasatuko dute gure umeek horrelako jarduerak egiten!!!

Egin klik argazkian aplikazioaren web orrira joateko:

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Musika eta aurrerapenak

Orain ditugun baliabide guztiekin, informatikari begira, oso erreza da umeei abestiak ipintzea, bideoak ikustea, edota ariketa ezberdinak egitea. Eskola gehienek badituzte arbel digitalak, eta bertan gauza hauek guztiak egin daitzezke.


Horregatik, baliabide eta aurrerapen hauek edukita, nire ustez oso komenigarriak dira klasea dinamikoa eta dibertigarria egiteko. Praktiketan egonda, umeek honekin asko gozatzen dutela ohartu naiz, eta hainbeste gustuko dutenez, honekin egiten duten guztia atsegin dute.


Musikarekin lotuta, honek abantaila asko ditu. Batetik, abestiak nahi dituzten momentuan ipini ditzaketelako irakasleek, eta gainera, Youtubetik ateratzen badute abestia, seguraski bideoa edukiko du. Hori umeei asko gustatzen zaie eta gainera arreta gehiago ipintzen dute. Honekin batera, dantzak ere landu ahal dituzte. Bestalde, badaude joko edo aplikazio batzuk musika egiteko eta sortzeko, beraz, hau ere oso interesgarria izango litzateke Haur Hezkuntzan erabiltzeko, musikaren hainbat ezaugarri landu ahal liratekeelako, adibidez: erritmoa, abiadura, intentsitatea... Beraz, nire ustez IKT-ak eta musika oso bateragarriak dira, horregatik hezkuntzan lantzea komenigarria izango litzateke, aurrerapen izugarria izan daitekeelako.